San Silbestre krosa antolatzeko lehen bilera egingo da asteazkenean

Ataria 2014ko azaroaren 10a

Zenbait korrikalari, iazko krosean.

Antolaketa lanetan aritzeko prest dagoen jendeari bilera horretara joateko deia luzatzen zaio kultura batzordetik.

Aurten ere San Silbestre krosa antolatzeko asmoa du Alegiako Udaleko Kultura batzordeak. Abenduaren 31n jokatzen den proba honek harrera ona izan du aurreko ekitaldietan parte hartzeari eta ikusle kopuruari dagokionean eta aurtengoari begira, lehen antolaketa bilera egingo da azaroaren 12an, asteazkena, 20:00etan kultur etxean.

Horrelako proba baten antolakuntzak jende dezenteren parte hartzea eskatzen du eta Kultura batzordetik deia egiten zaio antolaketa lan horretan laguntzeko prest dagoen edonori. "Gero eta jende gehiagok lagundu, orduan eta lan gutxiago egin beharko du bakoitzak", azaldu dute batzordetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!