Kultur eta kirol etxeko azken solairua, berrituta

Ataria 2014ko azaroaren 5a

Erabilera anitzeko gelak sortu dira hainbat jarduera bertan egiteko.

Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxeko azken solairuan hainbat lan egin dira udan zehar. Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikinetako hobekuntza energetikoa ahalbidetzeko emandako diru laguntza baliatuz, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko lanak gauzatu dira. Azken solairuko hiru espazioen egokitzapen termikoa eta akustikoa egin da eta erabilera anitzeko gelak sortu dira jarduera ezberdinak bertan garatu ahal izateko: kultur etxean eskaintzen diren ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak...

Hainbat jarduera egin ahal izango dira eta gelaren neurria ere egokitu liteke, hormetako bat mugikorra delako. Kultur eta kirol etxeko ikastaroetan izena emanda dauden erabiltzaileak jada ari dira gela berri horiek erabiltzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!