Kultur egitarau zabala antolatu dute Alegian udazken osorako

Imanol Garcia Landa 2014ko urriaren 11

Pello Añorga ipuin kontalaria.

Alegiako Udaleko Kultura batzordeak ekitaldi ugariz beteriko egitaraua prestatu du udazkenari begira. Urriaren 13an hasiko da Pello Añorga ipuin kontalariaren ikastaroarekin eta abenduaren 4a bitartean luzatuko da egitaraua. Ikastaroak, ipuin kontaketak, kontzertuak, bertso afaria eta beste hainbat ekintza biltzen dira bertan.

URRIAK 13 ETA 14

Ikastaroa: “Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta ipuinak lagun”. Pello Añorgaren eskutik. 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean.

URRIAK 17, OSTIRALA

Ipuin kontaketa Pello Añorgaren eskutik. 17:00etan liburutegian.

URRIAK 25, LARUNBATA

Txintxarri Eguna

AZAROAK 6, OSTEGUNA

Ipuin kontaketa: Zoritxarreko babutxak. Baraka taldea. 18:30ean kultur etxean.

AZAROAK 21, OSTIRALA

Loatzo musika eskolako kalejira, 18:00etan.

Antzerkia: Ondoko hilobiko tipoa. Txalo taldearen eskutik, 22:00etan kultur etxean.

AZAROAK 25, ASTEARTEA

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa. 19:00etan plazan.

Ondoren ipuin kontaketa helduentzat: Arrosa+urdina=morea, Maite Francoren eskutik, udaletxean.

AZAROAK 28, OSTIRALA

Kamara kontzertua Loatzo Musika eskolaren eskutik, udaletxean.

AZAROAK 29, LARUNBATA

Bertso afaria

ABENDUAK 4, OSTEGUNA

Saroa Bikandiren ipuin kontaketa. 17:00etan liburutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!