Jon Maiak hitzaldia eskainiko du ostiralean

Asier Imaz 2014ko irailaren 30a

Argazkia: argia.com

Desde Extremadura al bertsolarismo izenburua duen aniztasun jardunaldia antolatu dute Alegian, urriaren 3an, ostiralean. 

Udaleko Gizarte Zerbitzuen eskutik, jardunaldiaren barruan, Jon Maia bertsolariak hitzaldia eskainiko du Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean, 18:30ean. Hitzaldian Maiak bere esperientziaren berri emango du.  Extremadura eta Zamorako jatorria duen familia batekoa da zumaiarra, eta euskal kulturarako hurbilpen hori nolakoa izan den azalduko du ostiralean.
Ondoren merienda egongo da, Alegian bizi eta jatorri ezberdina duten pertsonen lurraldeetan produktu tradizionalekin. Mahaiaren inguruan, aurretik entzundako hitzaldiaz hausnartzeko eta hitz egiteko aukera egongo da. Udaletik herritarrak ostiraleko ekimenera gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!