Jaietan barneratuta jarraitzen dute Kalebeheran

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 13a

Gaurko egunari amaiera emateko zahagiardoa eta bertsolarien emanaldia izango dituzte; jaiak bihar amaituko dira

Atzo hasi ziren Kalebeherako festak, eta gaur goizeko krosarekin eman diete jarraipena. Arratsaldean umeak izan dira protagonista txikienei egokitutako herri kirol saiotxoan, eta ondoren zinta dantzan. Bitartean pala txapelketa jokatzen ere aritu dira, eguzki azpian, izerditan blai.

Gauean, berriz, zahagiardoaren ondoren eskualdeko bertsolari gazteen txanda izango da, saio polita eskainiko baitute Kalebeheran.

Hala ere, festa ez da gaur amaitzen, bihar ere izango da zer ikusi eta zer entzun.

Irailak 14, igandea

  • 12:00. Sutarri dantza taldea.
  • 12:30. Sardin erreak eta txakolin probaketa.
  • 15:00. Herri bazkaria.
  • Ondoren. Pilota eta pala txapelketako finalak.
  • Jarraian. Herri kirolak Alegiako kale desberdinetako herritarren artean.
  • Iluntzean. Zahagiardoa.
  • Gauean. Mus txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!