Suziriak baina zarata handiagoa atera dute buruhandien maskuriek Kalebeheran

Asier Imaz 2014ko irailaren 12a

Alegiako Kalebeherako jaietan haurrak korrika ibili dira lehen segundotik. Suziria bota orduko atera baitira buruhandiak, maskuri oso bereziekin.

EGITARAUA

Irailak 12, ostirala

  • 19:00. Suziriak eta buruhandiak.
  • Ondoren. Patata tortilla lehiaketa.
  • Iluntzean. Zahagiardoa.
  • 23:00. Trikitilariekin erromeria.

Irailak 13, larunbata

    • 12:00. Krosa.
    • 16:00. Pala txapelketa eta ume jolasak, baita zinta lasterketa ere.
    • Iluntzean. Zahagiardoa. Parrilla egongo da; norberak berea emateko aukera ere izango du.
    • Ondoren. Bertsolariak: Imanol Irazustabarrena (Alegian), Ane Labaka (Lasarte), Oihana Iguaran (Amasa) eta Adur Gorostidi (Larraitz).

Irailak 14, igandea

  • 12:00. Sutarri dantza taldea.
  • 12:30. Sardin erreak eta txakolin probaketa.
  • 15:00. Herri bazkaria.
  • Ondoren. Pilota eta pala txapelketako finalak.
  • Jarraian. Herri kirolak Alegiako kale desberdinetako herritarren artean.
  • Iluntzean. Zahagiardoa.
  • Gauean. Mus txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!