Ostiralean hasiko dira Alegiako Kalebeherako Jaiak

Asier Imaz 2014ko irailaren 9a

Hiru eguneko egitaruan, urteroko ekitaldiekin batera berrikuntzak egongo dira.

EGITARAUA

Irailak 12, ostirala

  • 19:00. Suziriak eta buruhandiak.
  • Ondoren. Patata tortilla lehiaketa.
  • Iluntzean. Zahagiardoa.
  • 23:00. Trikitilariekin erromeria.

Irailak 13, larunbata

    • 12:00. Krosa.
    • 16:00. Pala txapelketa eta ume jolasak, baita zinta lasterketa ere.
    • Iluntzean. Zahagiardoa. Parrilla egongo da; norberak berea emateko aukera ere izango du.
    • Ondoren. Bertsolariak: Imanol Irazustabarrena (Alegian), Ane Labaka (Lasarte), Oihana Iguaran (Amasa) eta Adur Gorostidi (Larraitz).

Irailak 14, igandea

  • 12:00. Sutarri dantza taldea.
  • 12:30. Sardin erreak eta txakolin probaketa.
  • 15:00. Herri bazkaria.
  • Ondoren. Pilota eta pala txapelketako finalak.
  • Jarraian. Herri kirolak Alegiako kale desberdinetako herritarren artean.
  • Iluntzean. Zahagiardoa.
  • Gauean. Mus txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!