Bost minutuko tartean 220 kiloko harriari bi jasoaldi egitea lortu du Joseba Esnaolak Alegiako Elorri pilotalekuan. Bere marka pertsonala ezarri du harri honekin Berrobiko harrijasotzaile gazteak eta hirugarren jasoaldia denbora barruan egiteko zorian egon da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?