Eguzkiak argitutako Karmen eguna

Asier Imaz 2014ko uztailaren 16a

Jaietako bigarren egunean, Karmen eguna ospatu dute alegiarrek

Atzo festei hasiera eman ostean, gaur ospatu dute Karmen eguna Alegian. Eguna dultzaineroekin hasi ostean, Korrontzi taldeak Oinkari eta Sutarriko dantzariekin, plazan, eskainitako emanaldia izan da, besteak beste. Arratsaldean zahagi ardoa eta Bibalabirjenetako sagardo dastaketa ere izango dituzte. Goizaldean, berrriz, kulero eta gantzontziloetan karreran ibiltzeko aukera ere izango dute alegiarrek.

Biharko ere badute festa prestatua:

09:00. Loatzo musika eskolako txarangak alaituriko diana.
09:00. 3x3 saskibaloi txapelketa eskolako patioan. Infantil eta alebin mailak, Lagun Aro saskibaloi taldearen laguntzarekin.
12:00. Irrien Lagunak taldearen ikuskizuna Larraitz auzoko plazan.
14:30. Umeen herri bazkaria plazan.
15:30. Haurrentzako play-back saioa. Ondoren, haur eta gurasoentzako dantzaldia plazan Joxe Mendizabalen eskutik. Bukaeran txokolatea banatuko da.

Bibalabirjen jaietako egitaraua
16:00. Mus txapelketa (izen ematea 15:30ean).
19:00. Elektro Txarangarekin poteoa.
Ondoren zahagiardoa.
Gauean Ingo al deu? Taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!