Errepidea eta motorrak, elkartzeko aitzakia

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uztailaren 5a

Langostino motofesta hamabigarrenez ospatzen ari dira asteburuan; iaz hasi ziren jaia Alegian antolatzen eta, aurten ere, bertan prestatu dute egitaraua.

Motorzale izatea afizio edo aisialditik harago omen doa; bizitzarako filosofia bat dela esan daiteke. Errepideak, gurpilen eta motor hotsak sentiarazten dienak batzen ditu, egunotan, Alegian, XII. Langostino motofestan parte hartzen ari diren gizon-emakumeak.

Iazko festara bitarte, Ibarra izan da jaiaren plaza; orain, ordea, Alegiako industrigune berrian antolatzen dituzte jarduerak. Horrela, gaur, 14:00etan zabaldu dute izen-ematea eta ehunka motor ikusteko aukera dago jada.

Arratsalde erdian show bike deritzona egingo dute, motorrekin jokoak osatuz. Gero, bira txiki bat egingo dute ibilgailueakin, Anoetako Cheyenen geldialditxoa eginez. Eguna biribiltzeko, berriz, Alegiako Route 33n afaldu eta gero, gaztetxeko kontzertuen gozatzeko aukera izango dute. Goizealdean, berriz, show erotikoa eta kontzertu gehiago izango dituzte.

Bihar, berriz, bira batekin hasiko dute eguna, bazkariaren ondoren sari banaketa egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!