Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera, herriz herri zubiak eraikitzen erakusketa jarri du Alegian Bai Euskal Herriari! herri mugimenduak. Astebete egongo da kultur etxean, eta bertan, nazio baten historioa kontatzen da arlo desberdinak kontuan hartuta. Naziotasuna lantzen du Bai Euskal Herriari! mugimenduak, baina alor desberdinak kontuan hartuta. Modu ikusgarri eta erraz batean ikuspegi berrietaz jabetzeko aukera polita dago, beraz, Alegian. Bertan, Euskal Herriaren inguruko galdera askoren erantzunak, eta galdera berriak daude zain.