Udalak udaleku irekiak antolatu ditu

Ataria 2014ko maiatzaren 6a

Alegiako Udalak HH1. mailatik eta LH 6. mailara bitarteko gazteei zuzendutako udaleku irekiak antolatu ditu. Bi aukera daude: ekainaren 30etik uztailaren 11ra artekoak, eta ekainaren 30etik uztailaren 18ra artekoa. Lehenengoak 60 euro balio du eta bigarrengoak, 80 euro.

Egingo dituzten ekitaldiak plazan, ikastolan edota kiroldegian egingo dituztela aurreratu dute, eta irteerak ere egingo dituztela. Astelehenetik ostiralera izango dira udalekuak, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko udaletxera edo liburutegira joan behar da eta maiatzaren 16a da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!