Hieroglifikoak nola interpretatu irakatsi die Karlos Almorzak Alegiako haurrei

Ataria 2014ko apirilaren 30a

Amasa-Villabonako egiptologoa Alegiako Aralar Institutuan izan da, eta Egiptoko hieroglifikoak nola irakurri behar diren azaldu die jokoen bitartez.

Guztira bost saio egin ditu Almorzak Alegian, eta ikasle zein irakasleak txundituta geratu dira. Irakasleek ikastaro labur honen gaitasun pedagogikoa nabarmendu dute: "Zaila ematen zuen gauza bat erraz azaldu digu". Horrez gain "pedagogikoa izateaz gain, ludikoa" ere badela nabarmendu dute, izan ere jokoen bidez irakatsi die, eta "12-13 urte bitarteko haurrek ongi ulertu dute horrela". Euskarara gerturatu izanak ere euskal kulturari "mesede" egiten diola azaldu dute irakasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!