2014/02/01 20:30

The Capaces eta Estricalla taldeen kontzertua

The Capaces eta Estricalla taldeen kontzertua
Gaztetxea, Alegia
Zuzeneko Instanteak egitasmoa ixteko, The Capaces eta Estricalla taldeen kontzertua izango da gaztetxean. The Capaces Bartzelonatik datorren punk rock taldea da. 1998an sortutako taldeak kontzertu ugari eman izan du Europan eta AEBtan. Lau disko dituzte kalean. Estricalla aldiz, 2009an sortutako taldea da. Aurretik hainbat taldetan ibilitako musikari ezagunek osaturiko punk eta hardcore talde honek hiru disko grabatu ditu eta makina bat kontzertu eskaini ere bai.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!