2014/01/24 22:30

Kontzertu akustikoak. Belarmiñak eta Azkaiter Pelox Band

Kontzertu akustikoak. Belarmiñak eta Azkaiter Pelox Band
Iskiña taberna eta Hilario Berri taberna, Alegia
Zuzeneko Instanteak ekimenaren barruan, kontzertu akustikoak izango dira tabernetan. 22:30ean Iskiñan Belarmiñak bikotea ikusi ahal izango da eta 23:45ean Hilario Berri tabernan Azkaiter Pelox Band taldea ariko da.
Belarmiñak
Joxi Ubeda eta Iker Lopezek osatutako taldea da honakoa. Entsegu lokalean zenbait hilabeteetan kantuak sortzen egon eta gero, zuzeneko emanaldiak egiten hasi dira. Bi musikariek esperientzia handia dute musika munduan. Ubeda, Tortura Sistematika edo Bukaera taldean aritu zen. Iker Lopez, berriz, Lobo Electrico taldean. Egitasmoa berri honetan bestelako doinuak jorratuko dituzte. Akustikoagoak. Biluziagoak.
Azkaiter Pelox
Azkaiter Pelox 2004an sortzen den proiektu musikal anitza da. Unai Azkaratek (Bergara 1980) eguneroko bizitzan oinarritzen diren hitzak idatzi eta 50. hamarkadako Rithm & blues eta rockabilly ukituekin taularatzen ditu. 2010ean landutako road band kontzeptuarekin Euskal Herriko zein atzerriko musikari ezberdinekin taularatzea izan ohi da Zamburleiker 6.0 (Autoekoizpena 2012) azken lan luzea zuzenean defendatzeko estrategia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!