2014/01/17 - 2014/02/01 17:00

Zuzeneko instanteak erakusketa

Zuzeneko instanteak erakusketa
Kultur Etxeko goiko solairua, Alegia
Zuzeneko Instanteak musika argazki erakusketa kolektiboa. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak, musikazuzenean.com atari digitaleko kideak dira, eta ez dira sektoreko profesionalak, baizik argazkilaritza eta musika uztartzea gustuko duten argazkilariak. Erakusketa honen baitako 40 argazkiak, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak izan dira. Horrela, atzera begira egon gabe, erakusketak egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika eszenaren erradiografia gaurkotua eginez.
Irudiek, Euskal Herriko musika eszenako eremu ezberdinak irudikatzen dituzte: jaialdi handietatik gaztetxeetako eszena undergroundera, herriko plaza edota tabernetako kontzertuak barne. Hainbat musika estilo biltzen ditu: rocka, heavya, ska, reeagea, hardcorea, folka.. Irudietan azaltzen diren musika talde eta bakarkari guztiek euskaraz burutzen dute musika bidea. Batzuk, ehuneko ehunean. Beste batzuk euskarazko zenbait kantu barneratuz euren kantu zerrendetan.
Alegiko Gaztetxea
Alegiko gaztetxea musika kokagune interesgarria izan zen 80. hamarkadaren amaiera eta 90. hamarkadaren hasieran. Euskal Herriko beste gaztetxe asko bezala, ezinbestekoa izan da bertako musika sustatu eta hasi berriak ziren taldeei bide emateko. Gaztetxeen zirkuturik gabe, ezinezkoa litzake Euskal Herriko musika eszena ulertzea. Era berean, gogoangarriak dira ere herriko jaietan Bulebarreko gune alternatiboan egindako kontzertuak... Tartean Michael Ryan Experience, Garriko, Beurks Band, Kortatu, M-ak, BAP!!, Delirium Tremens, La Polla Records, Estigia, Kalean, Su ta Gar, Sextysexers, Willis Drummond... Alta, ez dira asko izan, ordea, Alegin sortu diren musika taldeak. Gutxi, baino, interesgarriak. 80. hamarkadako Euskal Herriko punk musika eztandan bere tokitxoa izan zuen Ziklox Garaialde taldeak. Urte asko ondoren, Manillares Iturriaga musika kooperatiba sortu zen. Agian, munduan izan den musika kooperatiba bakarra. Bost musikari eta 30etik gora kantari, 'kantatzen duen herria ez da inoiz hilko lelopean'.
Txarli Gesteira
Alegitarren artean argazkilaritza eta musika uztartu dituenik bada, ere. Txarli Gesteira da horietako bat. Apurka apurka argazki kolekzio polita osatu du eszenatoki ezberdinetan argazkiak ateratzen. Zea Mays, Matxura, Estricalla, Vendetta, Zuloak, Surfin Kaos... Hauetako argazki batzuk, eta gaztetxean ateratakoak ikusgai izanen dira 'Zuzeneko Istanteak' erakusketaren gehigarri.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!