2014/01/17 20:00

Zuzeneko Instanteak erakusketaren irekiera ekitaldia

Zuzeneko Instanteak erakusketaren irekiera ekitaldia
Kultur Etxeko goiko solairua, Alegia
Zuzeneko Instanteak musika argazki erakusketaren irekiera ekitaldia izango da urtarrilaren 17an. Bertan, erakusketa aurkeztuko da eta horretaz gain zuzeneko musika eta pintxoak ere izango dira bertaratzen direnentzat. Erakusketa otsailaren 1a bitartean ikusi ahal izango da astelehenean, asteartean, ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara.
Zuzeneko istanteak musika argazki erakusketa kolektiboa da. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak, musikazuzenean.com atari digitaleko kideak dira, eta ez dira sektoreko profesionalak, baizik argazkilaritza eta musika uztartzea gustuko duten argazkilariak. Erakusketa honen baitako 40 argazkiak, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak izan dira. Horrela, atzera begira egon gabe, erakusketak egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika eszenaren erradiografia gaurkotua eginez.
Irudiek, Euskal Herriko musika eszenako eremu ezberdinak irudikatzen dituzte: jaialdi handietatik gaztetxeetako eszena undergroundera, herriko plaza edota tabernetako kontzertuak barne. Hainbat musika estilo biltzen ditu: rocka, heavya, ska, reeagea, hardcorea, folka.. Irudietan azaltzen diren musika talde eta bakarkari guztiek euskaraz burutzen dute musika bidea. Batzuk, ehuneko ehunean. Beste batzuk euskarazko zenbait kantu barneratuz euren kantu zerrendetan.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!