Alegiako Txintxarri Txikik eta abesbatzak hasi dute ikasturtea

Ataria 2013ko irailaren 27a

Garbiñe Orbegozok zuzentzen duen Txintxarri abesbatza joan den astean hasi zen entseguekin. Orain arte astean bi egiten bazituzten, hemendik aurrera uztailera bitarte bakarrarekin hasiko dira, eta hori, ostegunetan izango da, 21:00etan, kultur etxeko areto nagusian. Udazkenean, urtero moduan, Txintxarri Eguna ospatuko dute, eta prest egon nahi dute bertarako.

Garbiñe Orbegozok zuzentzen duen Txintxarri abesbatza joan den astean hasi zen entseguekin. Orain arte astean bi egiten bazituzten, hemendik aurrera uztailera bitarte bakarrarekin hasiko dira, eta hori, ostegunetan izango da, 21:00etan, kultur etxeko areto nagusian. Udazkenean, urtero moduan, Txintxarri Eguna ospatuko dute, eta prest egon nahi dute bertarako. Helduen abesbatzarekin batera, Txintxarri Txiki ere ahotsak berotzen hasi zen iragan ostiralean, entseguekin. Gazteenak ostiraletan elkartuko dira David Azurza tolosarrarekin, 19:00etatik 20:00etara kultur etxean. Loatzo Musika Eskolako zenbait ikaslek ere Txintxarri Txikin abesten dute, izan ere, Korua ikasgaia Txintxarrin egiteko aukera dute musika eskolako ikasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!