Haur abesbatzen topaleku izan da, Alegia. Kantuaren bidez ikuskizun erakargarria eskaini zuten larunbatean Alegiako Txintxarri Txikiko gazteekin batera, Zegamako Orkatz Txiki eta Ordiziako Oroith Txikiko abesbatzek. Euskal doinuak nahiz beste kulturetakoak entzun ahal izan ziren Alegiako elizan egin zuten ordubeteko saioan. «Gaztetasuna, ilusioa eta lan egiteko gogoa» nabarmendu zirela adierazi dute antolatzaileek.