Mari Puy Garmendiaren artelanak daude Erretirodunen tabernan

Ataria 2013ko maiatzaren 16a

Alegiako Erretirodunen tabernan hileroko artelan erakusketa dago. Maiatzean, Mari Puy Garmendiaren margoak jarri dituzte, eta lehen egunetik arrakasta izaten ari dira, bai behintzat, salmenten ikuspegitik. Paisaia, Afrika, baserriak, egunerokotasuna... denetik pintatzea gustatzen zaio Ordizian jaio eta Villabonan bizi den Garmendiari. Akrilokoaz margotzea gustazen zaiola dio billabonatarrak, eta 12 urterekin zaletasuna ezagutu baldin bazuen ere, erretiroa hartu arte ez da margoketan buru-belarri hasi. Alegiako erakusketa bigarrena du, aurrez, herriko Errebote tabernan jarri baitzituen ikusgai bere artelanak. Jendearen erantzunarekin orduan ere gustura gelditu zen, eta oraingoan, bide beretik jarraitzen du erakusketak. Margolanak ikusi nahi dituenak Alegiako Erretirodunen tabernara joatea nahikoa du, eta barnean interesa zabaltzen sentitzen duenak, Mari Puy Garmendiarekin hitz egin dezake, 635 72 88 89 zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!