Loatzo Musika Eskolak pandero ikastaroa antolatu du Alegian, apirilaren 19tik ekainaren 21era bitarte. Zazpi urtetik gorakoek jaso ahalko dituzte klaseak, eta izena emateko azken eguna gaurkoa dela esan dute Loatzotik. Matrikula 40 eurokoa da, eta ikastaroan apuntatzeko Loatzo Musika Eskolako bulegora joan behar da, edota 943 69 26 19 telefono zenbakira deitu behar da.