Alegiako Txintxarri abesbatza azken entseguak egiten ari da, bihar Trintxerpen eskaini behar duen kontzerturako. Bertako abesbatzarekin duen harremanetik sortu da emanaldia eskaintzeko aukera. Trintxerpeko Karmengo Amaren Parrokian izango da 20:00etan. Garbiñe Orbegozo herritarraren zuzendaritzapean abestuko dute.