Kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera Albizturren

Tolosaldeko Ataria

Alurr dantza taldearen 'Hamaikua' ikuskizunaren artxibo irudia.

Talo Jana izeneko egitaraua egingo dute bihar Albizturren. Dantza emanaldia, erromeria eta talo jatea izango dituzte arratsaldetik iluntzera.

Albizturren Talo Jana izango dute bihar, urriaren 3an. Kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko egitaraua prestatu dute elkarlanean Albizturko Udalak, Festa Batzordeak eta Arkaitz Elkarteak, eta arratsaldetik iluntzera hainbat jarduera izango dituzte.

Eskaintza Ibarrako Alurr dantza taldeak zabalduko du, Hamaikua izeneko ikuskizun berria egingo baitu 18:00etan. Egitarauaren izenburuari jarraiki, 20:00etan zabalduko dute postua Ataungo talogileek, eta taloak jateko aukera izango dute bertaratzen direnek. Amaitzeko, berriz, erromeria izango dute Oilar Beltzak musika taldearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!