Izaro Aizpurua txapeldunorde

Ataria 2026ko martxoaren 30a

Izaro Aizpurua eta Amaiur Landa, sari banaketan. EMAKUME MASTER CUP

Albizturtarrak Amaiur Landa aurrelari beasaindarrarekin jokatu berri du Emakume Master Cup binakako txapelketako gazte mailako finala.

Ez zuen posible izan Izaro Aizpurua pilotari albizturtarrak txapela janztea Eibarko Astelena pilotalekuan. Amaiur Landa aurrelari beasaindarrarekin batera Emakume Master Cup binakako txapelketaren finala jokatu zuen gazte mailan. Garazi Imaz leitzarra eta Irati Benito zornotzarra izan zituzten aurkari, eta gipuzkoarrak aurretik 10-8 jarri baziren ere, kontrarioek markagailuari buelta ematea lortu zuten eta zuzenean hamar tanto egin eta garaipena lortu zuten 10-18 irabaziz. Bigarren zatian Benitok pilotari emandako abiadura erabakigarria izan da finala irabazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!