Giro ederra izan da Albizturko azokan

Leyre Carrasco 2026ko martxoaren 29a

Albizturko Festa Batzordeak antolatuta, Udaberri Azoka eta IV. Ardo zuri dastatzea egin dute goizean Albizturko pilotalekuan.

Eguraldia alde izan ez badute ere, Albizturren, giro ederra izan dute pilotalekuaren bueltan. Askotariko sortzaile eta ekoizleen postuak izan dira bertan. Izan ere, gaur, Udaberri Azoka ospatu dute. Postuen artean izan dira, besteak beste, Ogi Ona, Izpiliku kosmetika, Urraki esnekiak, Pott zeramika, Sualma jostailuak, Zure apaingarriak, Luixiren pitxiak, Zei belarritakoak edota Baialabai.

Merkatua ez da izan, ordea, eguneko hitzordu bakarra, ardo zuri dastatzea ere egin baitute. Aurten laugarren edizioa izan du ekimenak, eta lau jatorri izendapenetako edariak dastatzeko aukera izan dute, hain zuzen, Errioxa, Albariño, Bierzo eta Getariako txakolina. Horrekin batera, mokadu baterako aukera ere izan dute bertaratu direnek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!