Udaberriko azoka eta ardo dastatzea izango dituzte igandean

Ataria 2026ko martxoaren 26a

Albizturko Udaberri Azokako artxibo irudia. ATARIA

Igandean, martxoaren 29an, Udaberri Azoka eta ardo zuri dastatzea egingo dituzte Albizturren. Artisauen produktuak egongo dira eskuragarri azokan, eta dastaketan lau ardo ezberdin izango dituzte.

Urteroko hitzorduak ez du hutsik egingo Albizturren. Igandean, hilaren 29an, Udaberri Azoka eta IV. Ardo zuri dastatzea izango dituzte. Biak ala biak, Albizturko Festa Batzordeak antolatu ditu, eta bertaratzera gonbidatu ditu Albizturko zein inguruko herritarrak.

Udaberri Azoka 11:00etatik 14:00etara izango da, eta askotariko artisau produktuak egongo dira bertan. Hain zuzen, postua jarriko dute hainbat eta hainbat sortzaile eta ekoizlek, horien artean, Ogi Ona, Izpiliku kosmetika, Urraki esnekiak, Pott zeramika, Sualma jostailuak, Zure apaingarriak, Luixiren pitxiak, Zei belarritakoak eta Baialabai.

Merkatua ez da izango, ordea, eguneko hitzordu bakarra. 12:00etatik 14:00etara egingo dute ardo zurien dastatzea. Aurten laugarren edizioa du ekimenak, eta lau jatorri izendapenetako edariak dastatzeko aukera izango dute, hain zuzen, Errioxa, Albariño, Bierzo eta Getariako txakolina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!