Ibilaldia belaunaldi arteko ezagutza partekatzeko

Ataria 2026ko martxoaren 4a

Azken saioan parte hartu zuten herritarrak. SAIAZ MANKOMUNITATEA

Hiru hilabetean behin egiten dituzte Tipi Tapa saioak Albizturren. Adinekoen osasuna sustatzea da, besteak beste, ekimenaren helburua.

Albizturren hiru hilabetean behin egiten dituzte Tipi Tapa ekimenaren saioak. Proiektuaren helburu nagusia adinekoen osasuna sustatzea da, ibilaldi osasuntsuen bitartez, eta azken saioan herriko gazteenek ere hartu zuten parte. 

Adinekoak, eguneko arretako kideak eta herriko eskolako gazteak elkartu, eta herrian zehar egin zuten ibilaldia. Saioan elkarrekin hizketan aritu ziren haur eta heldu, eta antolatzaileen arabera asko ikasi zuten naturari eta Albizturko historiari buruz.


Ibilaldian zehar hizketan aritu ziren adinekoak, helduak eta gazteak. SAIAZ MANKOMUNITATEA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!