Albizturko jaiak 2025

Laukotea Albizturko aldarean

Ataria 2025eko abuztuaren 17a

Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze aritu dira bertsotan Albizturko festen barruko saioan. Imanol Artola 'Felix' aritu da gai-jartzaile lanetan.

Albizturko elizan egin dute gaur festetako bertso saioa, eguraldi iragarpenak bultzatuta. Bete egin da eliza Amets Arzallusen, Andoni Egañaren, Maialen Lujanbioren eta Aitor Mendiluzeren bertsoak entzuteko. Lau bertsolariek Imanol Artola 'Felix'ek jarritako gaiei erantzun diete.

Gaur amaituko dira Ama Birjin festak Albizturren. Oraindik ere eguna bukatzerako izango dira hainbat ekitaldi:

  • Iluntzean. Trikitilariekin kalejira.
  • 22:00. Pilota partidak: Gabarain-Elola. vs. Arandia-Olano. Eta Alberdi vs. Elola. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!