Albizturko jaiak 2025

Bidaniko taldeak irabazi du Albizturko desafioa

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Ergometroan, bizikletan eta korrika aritu dira hiru herriren arteko desafioan. Albiztur bertako taldearen kontra lehiatu dira Berastegi eta Bidaniko taldeak.

Albizturren desafioa egin dute arratsaldean eta hiru talde aritu dira elkarren kontra: Berastegi, Bidania eta Albiztur. Ergometroan, bizikletan eta korrika jardun behar izan dute parte hartzaileek eta, azkenean, lanak azkarren Bidaniko taldeak egin ditu. Atzetik sailkatu da Berastegiko hirukoa eta azkeneko tokian geratu dira herritarrak.

Arratsaldean Peña Poteo txarangak alaitu du giroa. Bihar amaituko dira festak Albizturren, baina gaur iluntzerako ere prestatu dute jai egitaraua:

  • 21:00. Herri afaria.
  • Jarraian. Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!