Albizturko jaiak 2025

Ezkondu eta ezkongabeen arteko indarrak berdinduta

Ataria 2025eko abuztuaren 15a

Apustua jokatu dute elkarren kontra herriko ezkondu eta ezkongabeek. Frontoian egin dute saioa.

Aizkoran, harri bola jasotzen, trontzan, ergometroan,  lokotx biltzen, txingatan eta korrika aritu dira gaur arratsaldean albiztuarrak herri kirol saioan.

Bi taldetan banatuta aritu dira, ezkongabeak eta ezkonduak. Eneko Otaño aizkolaria eta Jon Unanue Goenatxo ezkongabeen taldean aritu dira, eta Ugaitz Mugertza eta Imanol Lartain harri jasotzailea ezkonduekin.

Bost txandatan aritu dira apustulariak eta azkeneko txandan hamaika itzuli egin behar izan ditu korrika talde bakoitzak. Sokatiran egin dute saioa amaitzeko.

Gaurko eguna bukatzeko egitaraua hemen:

  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 20:30. Barrikotea.
  • Ondoren. Ahantzi taldearekin erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!