Trikiti doinuek alaitu dute arratsaldea

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

Albizturko trikitilariak izan dira arratsaldean oholtza gainean.

II. Erromeri Eguna ospatu dute gaur Albizturren. Soinu txikiak herrian duen tradizioari men egin eta hainbat jarduera antolatu dituzte eguerditik.

Kalejira egin dute aurrena eta, ondoren, bazkaria Euskal Parrillaren eskutik.

Eguneko hitzordu nagusia, arratsaldeko erromeria izan da. Oholtza gainean hainbat trikitilari izan dira; besteak beste, Arandia anaien, Alaitz Aramendi eta Garazi Zubizarretaren, Malbadi anaien, Maialen Larrañaga eta Irati Etxeberriaren; eta Ane Urbieta, Amets Etxaide eta Garazi Zubizarretaren doinuak entzun ahal izan dira, eta baita  herriko ikasleena ere. Denen artean eta giroa lagun, arratsalde polita osatu dute Albizturko plazan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!