Albizturren II. Erromeri Eguna egingo dute larunbatean, maiatzaren 17an. Egun osoko egitaraua prestatu dute asteburuko lehen egunerako eta erromeriaz gain, kalejira zein herri bazkaria ere izango dituzte, besteak beste.
Bazkarira joateko txartelak aurrez eskuratu behar dira, eta biharko —maiatzaren 13ko— eguerdian amaituko da horiek hartzeko aukera.