Maiatzaren 17an egingo dute Erromeri Eguna Albizturren

Ataria 2025eko apirilaren 28a

Aurreko edizio batean, Malbadi anaiak, Albizturko plazan. IÑIGO TERRADILLOS

Bigarren edizioa izango du aurten, eta erromeriaz gain, kalejira eta herri bazkaria ere izango dituzte. Bazkarirako txartelak maiatzaren 13a baino lehen eskuratu beharko dira.

Albizturren II. Erromeri Eguna egingo dute maiatzaren 17an. Erromerian hainbat musikari elkartuko dira, eta aurretik ere hainbat jarduera izango dituzte herrian.

Ospakizuna 12:00etan hasiko dute, herrian zehar egingo dute kalejirarekin. Ondoren, 14:00etan izango dute bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik. Helduentzat zein haurrentzat menu berezituak izango dituzte, eta horietarako txartelak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Dagoeneko eskuragarri daude, udaletxean zein herriko ostatuan.

Eguneko hitzordu nagusia, berriz, 17:00etan hasiko da eta, erromeriaren barruan, oholtzaren gainera igoko dira, besteak beste, herriko ikasleak; Arandia anaiak; Alaitz Aramendi eta Garazi Zubizarreta; Malbadi anaiak; Maialen Larrañaga eta Irati Etxeberria; eta Ane Urbieta, Amets Etxaide zein Garazi Zubizarreta. Ondoren, «denen artean» ere jarraituko du erromeriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!