Alazne Urkizu da Albizturko alkate berria

Ataria 2025eko otsailaren 5a

Ezohiko bilkura izan zuen udalbatzak urtarrilak 21ean, eta bertan aukeratu zuten alkate berria: Alazne Urkizu Galarraga.

Urtarrilaren 21ean ezohiko bilkura izan zuen Albizturko udalbatzak eta alkate berria aukeratu zuten. Orain arte Iñaki Orbegozo izan da alkatea (Albiztur Bizituz) eta talde bereko Alazne Urkizu Galarragak hartu dio erreleboa.

Antza, Orbegozoren egoera pertsonala aldatu da eta, horren eraginez, ezin du jarraitu herriko alkate izaten. Urkizuk azaldu du aurrera begira orain arteko lan lerroei eutsiko dietela, besteak beste, herria biziagotzeko egitasmoak antolatzea eta gazteak herrian geratu ahal izateko baldintzak garatzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!