Gaztetxoek jolasean abiatu dute 'Udazken kultur ekitaldia'

Ataria 2024ko urriaren 19a

Gure Plaza Txo!ren eskutik jolasak egin dituzte Albizturko frontoian eta plaza inguruan. 

Albizturren gaur 'Udazkeneko kultur ekitaldia' egiten ari dira. Egun osoko egitaraua prestatu dute elkarrekin udalak, festa batzordeak eta Arkaitz elkarteak. Goizean herriko gaztetxoak izan dira protagonista, Gure Plaza Txo!ren eskutik jolasak izan dituzte plaza inguruan. 

Arratsaldean jarraituko du jai egitarauak: 

  • 18:00. Bakarrizketa saioa Ander Malbadi eta Amaia Ruiz de Galarretarekin.
  • 20:00. Talo jatea.
  • Ondoren. Oilar Beltzak taldearen eskutik erromeria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!