Udazkeneko kultur ekitaldia, larunbatean

Ataria 2024ko urriaren 17a

Aurtengo Albizturko festetako azken egunean, Tio Teronen semeak taldearen emanaldia. I. TERRADILLOS

Goizetik iluntzera antolatu dituzte jarduerak, horien artean, haurrentzako jolasak, bakarrizketak eta talo jatea.

Albizturren larunbatean, hilaren 19an, egingo dute 'Udazkeneko kultur ekitaldia'. Egitaraua elkarlanean antolatu dute Albizturko Festa Batzordeak, udalak eta Arkaitz elkarteak, eta egun osoan egingo dituzte jarduerak.

Lehen hitzordua 11:00etan izango da eta jolasak izango dituzte Plazatxoko-ren eskutik. Arratsaldean, berriz, 18:00etan hasiko da bakarrizketen saioa eta oholtzaren gainean izango dira Ander Malbadi eta Amaia Ruiz de Galarreta. 20:00etan talo jatea egingo dute eta, eguna bukatzeko, erromeria izango dute Oilar Beltzak taldearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!