Albizturko jaiak 2024

Festak borobiltzeko emanaldia

Ataria 2024ko abuztuaren 18a

Tio Teronen Semeak taldeak 'Haurreskolari' emanaldia eskaini du, herriko plaza goraino beteta zelarik.

Festak borobiltzeko Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari emanaldia izan dute Albizturren. Euskal dantza eta umorea uztartzen dituen taldeak ikusmina sortu du, eta herriko plaza jendez bete da.

Giro alaiarekin jarraitzeko pintxopoteoa izan dute ondoren, herriko trikitilariek alaituta. Eta jaietako azken osagaia pilota izango da. 22:00etatik aurrera binakako pilota partidak izango dira. Arandia-Elola eta Karrera-Caminos bikoteak eta Alberdi-Azpiazu eta Elola-Irazustabarrena bikoteak ariko dira nor baino nor.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!