Albizturko jaiak 2024

Ez da erraza txapan asmatzea

Ataria 2024ko abuztuaren 17a

50 herritar inguru animatu dira Toka Txapelketan parte hartzera.

Tokak girotu du goiza Albizturren. Eguerdirako ekin diote txapelketari, baina aurretik beroketak egiteko aukera izan dute parte hartzaileek. Gaztetxoen eta helduen artean, 50 herritar inguru gerturatu dira plazara tokan lehiatzera.

Parte hartzaile bakoitzak bi txanda izan ditu eta txanda bakoitzean sei tiraldi izan dituzte. Ez dira asko izan txapan behin baino gehiagotan asmatu dutenak. Kanpotik dirudiena baino zailagoa dela frogatu ahal izan dute, beraz.

Goizean ikusmina tokak sortu badu, arratsaldea, desafioa izango da herritarren arreta bereganatuko duena. Izan ere, Berastegi, Bidania eta Albizturko herriak lehiatuko dira, 17:30etik aurrera. Ondoren, musika Distopia elektrotxarangak jarriko du, eta 21:00etan herri afarian elkartuko dira. Afalostean erromeria izango dute, Ansorregi eta Larrañagarekin.

Bihar izango dute jaietako azken eguna. Hemen biharko egitaraua:

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!