Albizturko jaiak 2024

Hasi dituzte jaiak Albizturren

Ataria 2024ko abuztuaren 15a

Txupinazoa botatzearekin batera hasi dira igandera bitarte luzatuko diren jaiak.

Ama Birjin Egunarekin ekin diete herriko jaiei Albizturren. Bertsoarekin lagunduta bota duten txupinazoak ireki du egitaraua, eta igandera bitarte hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Hain justu, suziriaren ostean, gaztetxoen pilota partidak jokatu dituzte frontoian, eta herritar asko gerturatu dira horiek ikustera. Arratsaldean, Albizturko eta Asteasuko herritarrak nor baino nor ariko dira herri kiroletan, eta festa giroak sagardo dastaketarekin jarraituko du ondoren. Gauean, berriz, DJ Hidalgok jarriko du musika herriko ostatuan.

Ikusi hemen igandera bitarteko egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!