Igandean ospatuko dituzte Santa Marinako jaiak

Ataria 2024ko uztailaren 17a

Iazko Santa Marina jaietako herri kirolen erakustaldia. A. IMAZ

Albizturko Santa Marina bailarako ermitan eta inguruan izango dira jarduerak. Eguerdian meza izango dute eta, arratsaldean, herri kirolen erakustaldia.

Eskualdeko beste zenbait herritan bezala, Albizturren ere ospatuko dituzte Santa Marinako jaiak. Santuaren eguna, izatez, bihar –hilaren 18– bada ere, igandean egingo dute ospakizuna. Urtero bezala, Santa Marinako bailaran izango dira jarduerak: 12:30ean meza izango dute ermitan eta, arratsaldean, herri kirolen erakustaldia, 18:00etan. Nor baino nor gehiago ariko dira Bidaniko eta Albizturko gazteak. Ondoren, ospakizuna borobiltzeko, berriz, Alaitz eta Garazi trikitilariek girotuko dute arratsaldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!