Gehigarria: gastronomia

Goxo zentzu guztietan

Ataria 2024ko ekainaren 7a

Herriko erdigunean ditu ateak zabalik Albizturko ostatuak. Astelehenetik ostiralera egunero eskaintzen dute eguneko menua; eta, asteburuetan, menu bereziagoa. Aukera egokia bakarrik zein taldean bertaratzeko. Giro atsegina eta lasaia, bi jantoki, udako terraza eta, ezin aipatu gabe utzi, parrilla.

Astelehenetik ostiralera eskaintzen dute eguneko menua, eta eguneko platera hartzeko aukera ere badago. Osoa nahiago dutenentzat bospasei plater aukeran lehenengorako zein bigarrenerako. Parekorik gabeko eskaintza etenik gabeko zaratatik eta mugimendutik atera eta lasai bazkaldu nahi dutenentzat.

Aukera egokia da, eta ez astean zehar bakarrik. Ostiraletik igandera gauez ere ematen dituzte otorduak eta ohiko jakiez gain, ogitartekoak eta hanburgerrak ere badituzte nahieran.

Bikoteak, familiak eta talde handiak
Izan mendi ibilaldiaren osteko hamaiketakoa, familiarteko arratsalde plana edo ospakizun handi bateko bazkaria. Otorduez gain pintxoak eta errazioak ere eskaintzen dituzte. Inguru lasai eta atsegina du Albizturko ostatuak eta ondoan ditu parkea eta frontoia ere.

Ez da erraza izaten albiste on bat ospatzeko jende asko kabituko den lekua topatzea. Horretarako ere badu aukera ostatuak, ohiko jantokiaz gain bigarren gela bat ere badauka-eta. Gainera, aukeran batu daitezke bi gelak pribatutasun nahiaren arabera.


Parrilla eta etxeko platerak
Kalitatezko janaria da ostatuaren beste bereizgarri bat. Sukalde tradizionala du oinarri eta mimo handiz prestatzen dituzte platerak. Parrilla ere badaukate, hala merezi duten jakiei horren bereizgarria den ke eta ikatz ukitu hori emateko.

Bestalde, ezin aipatu gabe utzi tripakien eta muturren platera. Betiko errezeta jarraituz kozinatzen dituzte ostatuan bertan, eta kritikari zorrotzenen mingainak leuntzen ditu txorizoaren zapore pikanteak. Prestatzen dituzte jaki tradizional gehiago ere, besteak beste, txerri hankak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!