Sukaldaritza tailerrarekin uztartu dute Tipi-tapa saioa

Ataria 2024ko maiatzaren 22a

Osasuna sustatzeko ibilaldia aprobetxatu dute herriko gaztetxoekin sukaldaritza tailerra egiteko.

Albizturren maiatzeko Tipi-tapa saioa egin dute, adinekoen osasuna bultzatzeko ibilaldien egitasmoa. Hainbat erretiratu bildu dira aldi honetan, eta txangoa baliatu dute herriko gaztetxoekin sukaldaritza tailerra egiteko. Besteak beste, arrautza beteak eta patata tortilla prestatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!