Arratsaldeko 17:00etan hasi dira gaurko ekitaldiak Albizturren. Andrea Vitoriaren eta bertako gazteen dantza emanaldiez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, irakaleak eta ikasleek emanaldi polita eskaini dute. Ondoren, merienda eta ume jolasak izan dira. Eta eguna amaitzeko, Zerbeza festa. Hainbat motatako garagardoak probatzeko eta jakiak jateko aukera egon da.