Txikienek gogotik gozatu dute Albizturko Udaberri Festan

Ataria 2024ko apirilaren 13a

Adin guztietako herritarrentzat antolatu dute egun osoko egitaraua. Iluntzean, afariaren ondoren, erromeria egongo da berandura arte, 3ttu taldearen eskutik.

Goizean hasi dira Udaberri Festa ospatzen Albizturren. Urkizura mendi irteera egin dute. Bertako elkartean hamaiketakoa egin ondoren, itzulerako bidea hartu dute. Arratsaldean txikienak izan dira festari jarraipena eman diotenak. Gazteek ere euren olinpiadak izan dituzte. Jaiari amaiera emateko, iluntzeko egitaraua geratzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!