Talo festa egingo dute Albizturren

Ataria 2023ko azaroaren 3a

Bihar arratsaldean Jon Martinez Txikiren bakarrizketak zabalduko du egitaraua. Talo jatea 20:00etan hasiko da herriko frontoian.

Biharko talo festa antolatu dute Albizturren. Egitaraua arratsaldeko 18:00etan hasiko da Jon Martinez Txikiren 40 urte eta aldapan bera niek bakarrizketarekin. Talo jatea, berriz, 20:00etan hasiko da herriko frontoian. Ataungo talogileek eskainiko dituzte taloak, eta osagarriak txorizoa, hirugiharra eta txokoloatea izango dira. Bi talo dastatzeko 10 euro ordaindu beharko dira. 

Afaria osatzeko ura, ardoa eta sagardoa egongo dira eskuragarri, eta amaieran postrea eta kafea eskainiko dituzte.

Afaldu ondoren Alaitz eta Garazi trikitilariek kontzertua emango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!