Eneko Labaka txapeldun, Errioxan

Ataria 2023ko ekainaren 26a

Albizturko pilotariak 22-13 irabazi zion Ander Murua arrasatearrari, Fuenmayorren jokatutako lau eta erdiko I. San Joan Txapelketako finalean.

Lehen tantoetan, txapelketa osoan erakutsitako maila ona berretsiz, Murua aurretik jarri zen markagailuan. Hala ere, Labakak, tanto errenkada bat eginda, egoera iraultzea lortu zuen. Gainera, aurkaria alde batetik bestera mugituz eta nekatuz, aise lortu zuen tantoak amaitzea. Azkenean, albizturtarra izan da lehen edizioko txapelduna. Datozen urteetan edizio gehiago antolatzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!