Elkartasun azokan bildutako dirua Bihotzez elkarteari bideratuko zaio

Ataria 2023ko ekainaren 7a

Albizturko eskolak urtean zehar ingurumena zaintzeko helburuarekin lanketa egin du. Ekimenari amaiera emateko, berrerabilpenak duen garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Horretarako, bigarren eskuko arropen azoka antolatu zuten. Jakitera eman dutenez, bertan bildutako dirua Sortzetiko Kardiopatien Elkarteari bideratuko zaio.

Albizturko eskola komunitateak babesa erakutsi nahi izan dio Bihotzez Elkarteari eta bertako gurasoei. Bihotzez-ek sortzetiko kardiopatia duten pertsonen eta beraien familia kideen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du, diagnostiko unetik eta bizitzako etapa desberdinetan, eguneroko bizitzan babes eta sostengua emanaz. Esker oneko hitzak izan dituzte Albizturko guraso eta herritarrentzat, emandako laguntzagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!