Iñaki Orbegozok jarraituko du Albizturren

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Albizturren. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Bigarren agintaldia izango du Iñaki Orbegozo Arrospidek, Albiztur Bizirik taldeak 119 boto eskuratu baititu. PSE-EE-k 13. Baliogabeak 0 boto izan dira, 7 zuri eta %42,08-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Albizturgo udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Iñaki Orbegozo Arrospide (Albiztur Bizirik)
  2. Mikel Galarza Arrue (Albiztur Bizirik)
  3. Alazne Urkizu Galarraga (Albiztur Bizirik)
  4. Oier Aramendi Otamendi (Albiztur Bizirik)
  5. Ekiñe Aizpurua Gimenez (Albiztur Bizirik)
  6. Martin Urdangarin Larrarte (Albiztur Bizirik)
  7. Sabier Urkizu Agirre (Albiztur Bizirik)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!