Bihar amaituko da erromeri eguneko bazkarirako txartela erosteko aukera

Ataria 2023ko maiatzaren 19a

Albizturko I. Erromeri Eguna ospatuko dute maiatzaren 27an; bazkarirako tiketak maiatzaren 20 bitartean erosi ahalko dira, herriko ostatuan edo udaletxean. 

Maiatzaren 27rako I. Erromeria Eguna antolatzen ari dira Albizturren. Egun osoko festa izango dute, eta eguerdian, bazkaria egingo dute Txomin Parrilaren eskutik. Helduen mendua 35 eurokoa izango da, eta haurren menua 15 eurokoa.

Bazkarirako tiketak maiatzaren 20a baino lehen eskuragai izango dira herriko ostatuan eta udaletxean. Herritarrak ez direnentzat Whatsapp bidez eskuragarri izango dira 688 632 080 zenbakian.

Bazkari aurretik, 11:30ean, kalejira egingo dute herrian zehar, eta bazkalostean, 17:00etatik aurrera, aspaldian oholtzara igo ez diren trikitilariak ikusi ahalko dira oholtza gainean. Erromeria irekia izango dela esan dute, beraz, bazkaltzera joan gabe ere festara gerturatzeko deia egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!