Euskal festa ospatuko dute Albizturren, bihar

Ataria 2023ko apirilaren 21a

Iazko Albizturko festetako irudia. Jon Miranda

Bizkor guraso elkarteak antolatu du egitaraua. 17:00etan hasita, merienda, ume jolasak eta eskulanak izango dira; 19:30ean, berriz, sagardo dastaketa egingo dute frontoian.

Sagardoentzako eta pintxoentzako txartelak frontoian erosi ahal izango dira, 19:30eatik aurrera. 10 euroren truke, hiru pintxo eta nahi adina sagardo edateko aukera egongo da. Pintxo gehiago nahi izanez gero, 1,5 euro balioko du bakoitzak.

Gipuzkoako bost sagardotegietako sagardoak dastatzeko aukera egongo da bihar, Albizturren: Isastegi (Tolosa), Gaztañaga (Andoain), Bereziartua (Astigarraga), Altzueta (Hernani) eta Barkaiztegi (Donostia).

Pintxoei dagokionez, era guztietakoak jarriko dituzte: patata tortilla, bakailao tortilla, solomoa, txorizo egosia, urdaiazpikoa, gazta eta txokolatezko palmerak.

Festari amaiera emateko, musika egongo da frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!